Urtarrilaren 26a "klase elkartasuna aldarrikatzeko eguna" izendatu du LAB sindikatuak. Manifestaziora deitu du urtarrilaren 26rako, Iruñean, "lan duina eta bizi duina" aldarrikatzeko. Huerta de Peraltako langileek greba mugagabea hasi zutela hilabete betetzen denean, "prekarietatearen eta esplotazioaren aurka" aterako dira kalera. "Huerta de Peraltan enpresa zikoitz baten itxikeria pairatzen duten dozenaka familien etorkizun hurbila jokoan dago, eta, gainera, Nafarroako landa eremuan garai berri bat irekitzeko aukera baten aurrean gaude", adierazi du LABk.
Mobilizazioa 17:00etan, Gazteluko plazatik abiatuko da.