Haserrea Aranzadi taldearekin erakusti du Asironek. Hasieratik, aurrekontuak aurrera ez ateratzeko jarrera antzeman die alkateak Aranzadiko zinegotziei. Bost bilera egin dituzte, 20 puntuko akordio lortu eta azkeneko orduan atzera egin dutela azaldu du. Arduragabekeria politikoa leporatu die Joseba Asironek eta UPN eta PSNrekin lerrokatuta, aldaketatik kanpo gertau direla gaineratu du.
Hemendik aurrera, 25milioi gutxiago ditu Iruñeko udalak gastatzeko eta hainbat proiektu kinka larrian geratuko direla azaldu du alkateak. Sanduzelai, Arrosadia edo ta Etxabakoitzeko auzo proiektuak, Labriteko bidegorria, bizikleta publiko sare berria edo ta Antoniutiko irristaketa pistaren eraberritzeak airean geratu dira besteak beste.