Alde Zaharra "hotelez eta pisu turistikoz saturatuta" dagoela ez izendatzea akatsa da Aranzadirentzat

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 11a, 13:40

Armando Cuenca, Manuel Millera eta Laura Berro agerraldian.

Atzo aurrekontuetan abstentzioaren alde egitearen arrazoiak azaltzen ahalegindu dira.

Alde Zaharra “hotelez eta pisu turistikoz saturatuko eremu” gisara Aranzadik baino ez dugu izendatzen. Hala hasi du Aranzadik agerraldia, hiru zinegotziak mahaiaren bueltan zeudela: Armando Cuenca, Manuel Millera eta Laura Berro. Atzo aurrekontuetan abstentzioaren alde egitearen arrazoiak azaltzen ahalegindu dira. Esan dute, 26 neurri planteatu zizkietela aurretik EH Bildu eta Geroa Bairi. Eta horietatik zuzenketa bat bera ere ez dietela onartu kritikatu dute. Azken proposamen bat egin zieten, dirurik behar ez zuena: Alde Zaharra "hotelez eta pisu turistikoz saturatu" izendatzea.

Turistifikazioak eraso zuzena egiten dio Alde Zaharrean bizitzeko aukerari: "Alokairuak hazi egin dira. %7 igo dira prezioak azken boladan. 800€ko alokairuak eskatzen dituzte. Jende askok alde egin behar izan du Alde Zaharretik. Etxabakoizera jo dute askok alokairua ordaindu ezinean. Asko, etorkinak dira", nabarmendu du Manuel Millera Aranzadiko zinegotziak. 

"Udal taldeak nahiago izan du Unzuren hostela egitea aurrekontuen gainetik. Erregimenaren ereduari eusten diotenak dira EH Bildu eta Geroa Bai", diote Aranzadiko kideek. 

2019ko hauteskundeei begira jartzeko eskatuta, Aranzadik argi du, izen berarekin edo beste batekin UPN lehen lerrora ez iristeko lanean segituko dutela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!