Nafarroako Lurralde Auzitegiak berretsi egin du epaia: 2017ko sanferminetan udaletxeko balkoian zintzilik jarritako ikurriña legez kanpo jarri zuten. Izan ere, Auzitegiak nabarmendu du ikurren legea bertan behera gelditzearekin batera legez kanpokoa dela ofiziala ez den ikurra erakunde publikoan jartzea.
2003an utzi zuten bertan behera Ikurren Legea eta orain abian dena 2001ekoa da. Horrek ez du baimentzen beste erkidego bateko bandera zintzilikatzea erakunde publiko batean.