Jardunaldi errepublikazaleak eginen dituzte hilaren amaieran

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 9a, 13:35

"Jardunaldiak iritsiko dira errepublikaren aldeko ahotsak gero eta gehiago direnean", azaldu dute antolatzaileek. 

Jardunaldi errepublikazaleak eginen dituzte urtarrilaren amaieran. Eta jardunaldiak iritsiko dira errepublikaren aldeko ahotsak gero eta gehiago direnean. Hala uste du Batzorde Errepublikarrak. Nafarroan egin diren inkestetan agerikoa da jendeak ez duela bat egiten Espainiako Erregearekin. Eman dituzten datuen arabera herritaren %60 legokje errepublikaren alde eta gazteen artean handiagoa da zenbatekoa, %80ra iritsiko litzatekeelako.

Kontzientzia errepublikazalea handia dela diote. Nafarroan lehen aldiz galdetu zen Erregearen inguruan 2011-2012ko parlamentuak egiten duen inkestan. Hartan gehiengo handi batek ez zuen irudi onik erret etxeaz. Hartara, giro horretan, urtarrilaren 25ean eta 26an eginen dituzte jardunaldiak. 

Lehenengo egunean hitzaldia eskainiko dute ‘Kultura errepublikazaleaz’ Jose Manuel Mariscalek eta Jose Ramon Urtasunek. Gero, produkzio prozesu ereduaz mintzatuko dira Pedro Montes eta Fatima Andreo. Bigarren egunean, larunbatarekin goizean ‘Erreforma edo prozesu konstituziogileaz’ mintzatuko dira eta ondoren, ‘Feminismoa eta errepublikaz’ hitz eginen dute. Jardunaldiak kondestablearen aretoan eginen dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!