Gaurtik aurrera prest daude Civivoxetan udaberrira arte luzatuko diren ekitaldiak. 277 ikastaro eta zortzi bisita gidatu izanen dira denera. Ohiko programazioarekin, ariketa fisikoa, artea, ongizatea, dantza eta teknologia berriak, berrikuntzak ere iritsiko dira: musika eta ongi jateko aholkuak. urtarrilaren 15era arte dago zabalik ikastaro horietan izen emateko epea eta 16an eginen da plazen zozketa. Ordutegien eta ikastaroen berri pamplona.es webgunean edo pamplonaescultura.es webgunean aurki daiteke.