AZ Ekimena Alde Zaharreko bizilagun eta kolektiboen plataformak poliziak auzotik ateratzeko eskatu du, eta larrituta agertu dira operazioa ostegunera arte luza daitekeela-eta. Era berean, "gune autogestionatuen aldeko apustua" berretsi dute, eta bat egin du Maravillas gaztetxeko batzarrak egindako deialdiekin. Gaur, asteazkenez, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren aurrera joango dira, 12:00etan, eta Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Sailera ondoren. 18:00etan, berriz, salda beroa emango dute Nabarreria plazan. Parte hartzeko deia egin diete auzokideei.
Bideoa: ahotsa.info