Arduraz jokatu dutela dio Edurne Eguinok, 2015ean aldaketa bozkatu zutenek horrela nahi dutelako eta aurtengo maiatzean ezberdinen arteko akordioa posible eta beharrezkoa dela erakusteko.
Aranzadik aldiz, momentuz ez du baiezkoa emanen aurrekontuei, Izquierda Ezkerrarekin adostutakoa ez zaie nahikoa iruditzen, UNZUren ingurukoa aurrerapausoa bada, baina Armando Cuenca zinegotziak adierazi duenez, hotel eta turistendako apartamentu berririk ez dela irekiko ziurtatuko duen neurria eskatzen diote udal gobernu taldeari.
Gauzak horrela, momentuz aurrera aterako diren ziurtasunik gabe ailegatuko dira Iruñeko aurrekontuak osteguneko udal batzarrera. Oraindik ere, negoziatzeko eta akordioa lortzeko denbora badago eta Aranzadikoak Joseba Asiron alkatearkein mintzatzeko prest azaldu dira, beti ere, legegintzaldiko laugarren aurrekontuak aurrera atera daitezen.