Hirugarren urtez Euskalerria Irratiak antolatu du Olentzeroren ongi etorri besta Iruñeko Zentral aretoan. Pantxika Lamur jolasean aritu zen haurrekin eta oparitxo ugari banatu zituen haien artean. Oskar Estangarekin abesti zahar eta berriak kantatzeko aukera izan genuen eta Jaso Ikastolako Musikalaren gaztetxoek ahots hutsez eskaini ziguten haiek prestatutako kanta ezagunen nahasketa.
Bikain pasa genuen!