Benito Goñik, zur metal eta gresez egindako ikatz itxurako eskultura jaso du saritzat. Olentzeroren lagunen elkarteak eman dio bere ibilbidearen aitortza eta omenaldi moduan. San Antonioko gazteruak, Joxe Ulibarrenak eta Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik jaso dute aurreko urteetan Txondorra Saria.