Honela, egun bide ezberdinak mugatzen dituzten piboteak kendu eta osagai tinkoekin bereiziko dituzte bidegorri eta billabesendako bideak. Aldalketa nabarmena Basotxo kalean izanen da. Takonera parkea banatzen zuen kotxeendako kalea izatetik, oinezko eta bizikletendako espazio izatera pasa da. Orain, aldaketa hau betikotzeko, bankuak, jolas guneak eta zonalde berdeak jarriko dira bertan, hori bai, espaloia jeitsi gabe, hau da, obra handirik egin gabe. Azkenik, Navas de Tolosa eta General Txintxilla kaleen artean zegoen Sanjurjo golpistaren omenezko estatuaren oinarria kendu eta gertu dagoen Hiru Erregeen hotelaren rotondan dagoen Navarro Villosladarena jarriko dute bertan.