Gaiarre Antzokiaren kanpoaldea, Hilarion Eslaba eta Xabier kaleak, Condestable Jauregia, Seminario etxeko pasabidea edo ta Zumalakarregiren ataria izanen dira bideoarte hauetaz gozatzeko pantaila bereziak. Aurten gainera, espazio berri bat zabalduko da Ziutadelan, bertako harresi, tunel eta ateak erabiliz Tokko instalazioa egonen da. Bisitariak, beren pausuekin soinu eta argi proiekzio ezberdinez osatutako artelan interaktibo eta efimeroa izanen da.