"Aisialdirako gune klandestinoa" da Maravillas gaztetxea UPNren aburuz

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 17a, 13:30

Maria Caballero UPNko zinegotzia Iruñeko Udalean eta JL Sanchez de Muniain UPNko parlametaria.

Gaztetxe bilakatu dutenetik noiznahi erabiltzen dute "legez kanpoko" taberna moduan eta adin txikikoei alkohola saldu nahiz adin txikikoak tabernari lanetan izaten dituztela ere salatu du UPNk. 

Aisialdirako gune klandestinoa da Marques de Rozalejoko eraikina. Gaztetxea bilakatu dutenetik noiznahi erabiltzen dute legez kanpoko taberna moduan eta adin txikikoei alkohola saldu nahiz adin txikikoak tabernari izaten dituztela ere salatu du UPNk. Hori esateko udaltzaingoak jarritako zortzi salaketa baliatu ditu: urritik abendura arteko salaketak dira. Gehienak, legez kanpoko taberna gisara funtzionatzeagatik. 

Maravillas gaztetxearen fatxada gainera aldarrikapen politikoak egiteko baliatzen dutela ere kritikatu dute. Gaur, larunbaterako deitua dagoen presoen kaleratzea eskatzeko manifestazioaren pankarta dago zintzilik. Eta maiz aldatzen dituzte gisa horretako beste aldarrikapenak egiteko. 

Ardura gobernuarena da eta hari jarri dizkiote salaketak udaltzainek. Gainerako tabernekiko errespeturik gabe jokatzen ari direla ere uste dute. Zergak eta ordenantza betearazten dituzten bitartean, gaztetxean nolanahi dabiltza. Gaztetxearekiko pasibotasuna eta utzikeria dagoela salatu du UPNk.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!