Iruñean barna ibiltzeko mahai jokoa

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 14a, 14:10

“Iruñeko Jokoa” hiriko kale, dena eta tokirik esanguratsuenak jartzen ditu mahai gainean. Merkatari eta udalaren laguntzarekin egindako jokoa da eta gabon garaiaren aurretik atera da argitara. “Monopoly”aren antzeko planteamenduarekin, hiriko kale eta saltokiak dira eskenatoki. Helburua ahalik eta erosketa gehien egitea da, helmugara ailegatu aurretik.

“Horrenbeste garrotiko jan dituzu bi txandatan jokatu gabe egonen zarela” edo ta “San Nicolas kaleko harategiko txistorrak indarra eman dizu eta lau pausu eman ditzazkezu aurrera”. Horrelako probak eta sariak planteatzen ditu jokoak. Ordu terdiko iraupena kalkulatzen diote sortzaileek eta familia osoak jokatzeko aukera azpimarratu dute. Jadanik salgai dago Iruñeko dendetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!