Neguko rock eta pop jaialdia Iruñean: Santas Pascuas

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 12a, 14:29

Abenduraren 25etik urtarrilaren 4ean, ezohiko jaialdi honen hirugarren edizioa izanen da Zentral, Baluarte eta Geltokin. Udako jaialdietatik urrun, honetan ez dago kaleko kontzerturik edo ta akanpatzeko tokirik, bai ordea giro bero eta berezia.

Novedades Carmina eta Maika Makovskiren talde berria The Mani-Lasek zabalduko dute jaialdia abenduaren 25eko urteroko rockeroen topaketan. Nacho Vegasen Baluarteko kontzertua izanen da ikuskizunik handiena, Cristhina Rosenvingek eskeiniko duenarekin batera. . Publiko berriak bereganatzeko asmoarekin, Young Beefen Trap doinuak ere izanen dira Zentral aretoan abenduaren 29an. Egun berean, Geltokin, Pueblo ikuskizuna programatu da familiendako, musika, artelanak eta dantza garaikidea Mikel Belaskoain artistaren eskutik izanen da. Abenduaren 30ean Mikel Laboari eskeinitako omenaldi kontzertua izanen da Delorean eta Oreka Tx-en eskutik.  Santaspascuas.com web gunean informazio guztia eskuragai.        

Abenduak 25: Novedades Carminha + Ángel Stanich + The Mani-Las

Abenduak 28: Nacho Vegas

Abenduak 29: Yung Beef + Moisés No Duerme

Abenduak 30: Delorean & Oreka TX + Joseba Irazoki eta lagunak

Urtarrilak 4: Niño de Elche + Christina Rosenvinge

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!