'Hots larretan' ikuskizuna taularatuko du Juan Mari Beltranek beste hiru kiderekin batera: Ixiar Jauregi, Errege Belda (musikariak) eta Andoni Salamero (olerkaria). Nafar Ateneoarekin batera antolatutako ekimenaren barruan ostegunean Kondestablearenean 20:00etan izanen da emankizuna sarrera librearekin.
Euskal Herriko txokoetan sortutako soinu, hots, doinu eta kantuetan oinarrituta, musika, jolasa eta hitzen arteko topaketa bat izanen da 'Hots larretan' ikuskizuna.