Euskal presoen sakabanaketarekin amaitu dadin eskatzeko, kalera ateratzeko deia

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 30a, 13:27

Itsaso Torregrosak hartu du hitza Kalera Kalera dinamikaren agerraldian.

Bada garaia, presoak kalera goiburuarekin aldarrikapena Iruñean egiteko deia egin dute gaur Kalera Kalera dinamikako kideek. 

Abenduaren 22an, larunbatarekin manifestazioa eginen dute gazteluko plazatik abiatuta. Sakabanaketarekin amaitzeko, preso gaixoak askatzeko, zigor luzaketak ez onartzeko eta lehen graduaren amaiera exijitzeko aterako dira kalera. Itsaso Torregrosak nabarmendu du egun 200 euskal preso daudela sakabanatuta. 

Hiru zutabe irtengo dira manifestazioa hasi aurretik 17:15ean: Barañaindik lehena, Atarrabiatik bestea eta Arrotxapetik hirugarrena. Elkarrekin Gazteluko plazatik eginen dute manifestazioa abenduaren 22an 18:30etik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!