Labèque ahizpek beren euskal sustraiei egindako omenaldia da Amoria, eta errepertorioaren ikerketa sakon baten emaitza. Barnean hartzen ditu Johanen Antxietaren zortziko jatorrenetik –jatorrizko bi Silbermann pianoforterekin interpretatua– Sarasateren Prière lanera, bi pianokora, eta bai Ravelen Bolerolana, Olaizolaren Aurtxo Seaskan, herri tradizioko doinuak, hala nola Agota eta Argizagi ederra, eta Maurice Ravelek juduen komunitateaz zuen ikuspegia Kaddish lanarekin. Kontzertu honek agertokian bilduko ditu Carlos Mena kontratenorra, Elena de Murguía zango-biolako jotzailea, Thierry Biscary eta Eñaut Elorrieta abeslariak, Oreka TXko perkusionistak eta Easoko haur abesbatza.