3000 urtea. Azken euskalduna gelditzen da Lurrean. Hizkuntza bakarrak lortu du bizirautea. Kultura bakarra eta ia pentsamendu bakarra dira Munduaren jabe. Eta ezkutuan, horrenbeste urte isilean iraun duen euskalduna tartean. Horren zurrunbiloan murgilduko dira bihar Tartean teatroko kideak Gaiarre antzokian eskainiko dute Ghero izeneko lanean. Euskaltzaindiaren ehungarren urteurrenaren bueltan prestatutako lana da. Emozioak sortu nahi dituzte bertaratzen direnen artean. Bost aktore izanen dira oholtza gainean. Horietako batek gidatuko du antzezlana. Kantuak ere indar handia izanen du lan honetan.
Euskaltzaindiaren proposamena izan zen Ghero lana sortzea. Ehun urte betetzen dituen honetan, erakundeekin eta jardunaldi akademikoak egiteaz gain, herritarrengana gerturatu nahi izan du Euskaltzaindiak.
Ghero antzezlana bihar izanen da Iruñean. Gaiarre antzokian da hitzordua iluntzeko zortzietan.