Negoziazio mahaiarekin adostu ditu gaur Iruñeko Udalak 2018ko lan eskaintza publikoaren baldintzak. Probak 2019an eginen dira. 16 lanpostuko eskaintza adostu dute:
- 7 udaltzain
- Parte hartze teknikari bi
- Berdintasun teknikari bat
- Gazteriako teknikari bat
- Arkitekto bat
- Ingeniari industrial bat
- Ekonomilari bat
- Zerga ikuskatzaile bat
- Kontu-hartzaile ordezkari bat