Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea dela uste du Aranzadik. Hamabost hildako izan dira autoek harrapatu ostean legealdi honetan eta aski dela uste dute. Harrapaketa horiek ekiditeko moduetako bat, kotxeen abiadura moteltzearena da. 30 kilometro orduko abiadura ezarri beharko litzateke Iruñean Aranzadi Udal taldearen ustez. Eta horrekin batera zebrabideak hobetu. Udalak ez duela hori egiteko borondaterik uste du.
1.000.000 euroko aurrekontua beharko litzateke hirian dauden eremu arriskutsuenak egokitzeko eta ehun zebrabide inguru goratzeko. Hori egin ezean Aranzadik ez ditu heldu den urterako aurrekontuak babestuko.