Bertsolari gazteak izanen dira oholtza gainean, bihar

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 19a, 08:53
Joanes Ilarregi

Bertsoaroak bihar eskainiko du beste hitzordu bat.  Idoia Granizo, Irati Alcantarrila, Joanes Illarregi, Txaber Altube, Xabat Illarregi, eta Ane Zuazubiskar izanen dira bertsotan 20:00etan Kondestableko Civivoxen. 

Bertsolari gazteentzako saioa eskainiko du aurten ere Bertsoaroak. Aurtengoan, hiru bertsolari nafar, eta gipuzkoar, bizkaitar eta lapurtar bana arituko dira kantuan. Azken urteotan sariketetan, txapelketetan eta plazaz plaza trebatzen ari dira eta bertsolaritzaren harrobi oparoaren isla dira sei bertsolari hauek. Saioa honetan, bertsolaritzaren etorkizunaz eta belaunaldi berrien bertsolaritzaz gozatzeko aukera izango dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!