Kultura eta sormena uztartuko dituzte, profesionalen artean begiradak partekatuko dituzte eta sinergiak sortzeko xedearekin antolatu dute berriz ere 948 Merkatua. 70 erakustaldi artistiko egonen dira Iruñeko toki desberdinetan: Baluarten, Filmotekan, Civivoxetan eta beste. 36 proiektu aurkeztuko dituzte arte diziplina guztietakoak eta lurralde desberdinetakoak.
Musika kontzertuak, antzezlanak, magia eta bestelakoak izanen dira heldu den astean Iruñean. Informazio guztia 948merkatua.com webgunean eskuratu daiteke.