Bertsoak eta zientzia uztartuko dira gaur Bertsoaroan

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 15a, 13:50

Julio Soto eta Jone Uria ariko dira bertsotan. Zientzia arloko kideak izanen dituzte alboan: Joseba Aldasoro, Karmele Gomez eta Marko Galarza. Kike Amonarriz izanen da ekitaldiko aurkezlea. Iturramako Civivoxean izanen da 19:00etan. 

“Jakinduriek mundue erreko dau”. Bertsolariak: Julio Soto, Jone Uria. Zientzialariak: Joseba Aldasoro, Karmele Gómez eta Marko Galarza. Aurkezlea: Kike Amonarriz. Zientzia da giza kulturaren zati handi bat eta zientziaren oinarriak ezagutu gabe kultur ondarearen zati hori gabe geldituko ginateke. Zientziaz gain, bertsolaritza ere euskal kulturaren ondare dugu. Bertsolaritzaren gakoa da “bizitza kantatzea” eta egunero jasotzen dugun gehiegizko informazioa liseritzen laguntzea doinua, errima eta neurriaren bitartez. Bien uztarketa da emanaldi hau. Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau!” emanaldian bi bertsolari eta bi zientzialari izango dira oholtzan. Zientzialariek gaurkotasuna duen kontu zientifiko bati helduko diote eta bertsolariek bertsoak jarriko dizkiete gaiei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!