Alde Zaharraren turistifikazioari irtenbidea emateko exijitu dio Aranzadik Udalari

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 13a, 13:24

Laura Berro, Armando Cuenca eta Manuel Millera Aranzadi taldeko Iruñeko zinegotziak.

Hotelez eta turismora bideratzen diren etxebizitzez saturatua dago Alde Zaharra Aranzadi udal taldearen ustez. Aranzadik ez ditu 2019ko aurrekontuak babestuko turistifikazioari aurre egiteko neurriak hartzen ez badira.

Arazoa larriagoa izan baino lehen neurriak hartzeko eskatu dio udalari: turistifikazioari aurre egiteko neurriak dira planteatzen dituztenak:

  1. Hotel eta etxebizitza turistiko gehiago ez zabaltzeko araudia eratzea eta hala, Alde Zaharra toki saturatu gisara izendatzea.
  2. Brigada bat sortzea etxebizitza turistikoak ikuskatu eta salatzeko.
  3. Taberna edo jatetxe gehiagorentzat terrazarik ez zabaltzea.

Aranzadik uste du Alde Zaharrean bizi direnen eta hiriaren ustiapen ekonomikoaren arteko oreka galdu dela eta arazoa berbideratzeko beharra dagoela. Eta datu batzuk ere eman dituzte: 2.000. urtetik 100 negozio berri zabaldu dituzte ostalaritzarekin zerikusia dutenak eta 2.770 plaza daude etxebizitza turistikoetan eta erdiak baino gehiagok ez dute hori egiteko lizentziarik.

Ohartarazi diote Udalari neurri horiek hartu ezean Aranzadik ez dituela 2019rako udal aurrekontuak babestuko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!