355 euroko diru sarrera duen etxebizitzetan bizi dira pobreen erdiak. Alegia, pobrezian dauden bi pertsonatik batek arrisku are handiagoa du pobrezia are larriagoan erortzeko. Datu horiek argitaratu zituen Pobreziaren Aurkako Taldeak eta neguaren atarian izanda, pobrezia energetikoaren inguruan ohartaraztera atera da kalera Martes al Sol plataforma.
Eredu energetikoa aldatu eta jasangarriagoa den baten aldeko apustua egin beharko luke gobernuak. Oinarrizkoa beharko lukeen zerbitzua publiko bilakatzea eskatu diote. Nafarroan herritarren %4,5 dago euren etxebizitza tenperatura egokian jartzeko zailtasunekin. Aurtengo neguan elektrizitatearengatik %8 gehiago ordaindu beharko da eta gasarengatik %15 gehiago. Eta irabaziak enpresa multinazional handiek eskuratzen dituzte: Iberdrola, Endesa eta Gas Natural enpresen artean 5.600 milioi euroko etekina izan zuten.