'Parrapean': poema eta musika errezitaldia gaur, Bertsoaroan

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 13a, 07:45

Emanaldi berezia eskainiko du gaur Kondestableko Jauregian Bertsoaroak: baten kantuez eta bestearen poemez osatutako errezitala da Parrapean

Parrapean errezitaldian protagonista izanen dira ahotsa eta musika, baita gitarra eta ukelelea ere: Ane Garcia. Saxoa: Itziar Castrillo. Ahotsa, ukelelea: Gotzon Barandiaran. Ahotsa: Josu Landa. Parra bi: Violeta eta Nicanor neba-arrebak. Baten kantuez eta bestearen poemez osatutako errezitala da “Parrapean”. Txileko sortzaile handiak bi-biak, hogeigarren mendeko erreferentzia ezinbestekoak. Urteak pasatzen dira, mendeak aldatzen dira, baina jenioen lanak bizirik dirau. Blaitzen gaituen errealitatea kultur sorkuntzaren ikuspegitik nola tratatu behar dugun etengabe egindako hausnarketek zipriztindutako bi artista handiren lanak gozatu ahal izango ditugu, parrapean.

Kondestablearen Jauregian izanen da gaurko Bertsoaroko saioa 19:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!