Plazara eta Antzara guneekin egin bezala, udalak hitzarmen eta akordioak sinatutko ditu hemendik eta urte bukaera bitartean auzo gune publikoekin, ez beren egunerokotasunean edo ta jardunean eskua sartzeko baizik eta beren egoera zein den zehaztu eta beren jarduera ezagutu ahalik eta baldintza hobeagoetan aritu daitezen.
Azpilagaña, Iturrama eta Doninbane kenduta, Iruñeko beste auzoek beren gune propioa dute, tokian tokiko eragile eta taldeek erabil ditzaten. Udalak bertan parte hartzeko gonbitea luzatu die hiritar guztiei, bertan, auzoz auzo, talde ezberdinek egiten duten lana balorean jarriz.