Vox Txikia, haur txikiendako lehendabiziko jaialdia Iruñean

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 9a, 13:53

0 eta 3 urte bitarteko lehendabiziko kultur jaialdia antolatu du iruñeko udalak. Asteburu honetan hasita eta urtarrila bitartean dantza emankizunak, marrazkiak, gorputz adierazpena txikiendako eta baita hitzaldiak eta tailerrak gurasoendako izanen dira Iturrama, Mendillori eta Zabalguneko Civibox-etan.

Bihar, eguerdiko 12.00etan Mendilloriko Civiboxean hasiko da Jaialdia Helena Lizari-ren dantza konpainiaren eskutik Malebable ikuskizunarekin. Dantzari eta ikusleen arteko elkar ariketa bilatuko duen saioa, papera, bere formak, eta gorputzaren mugimenduarkein jolastuz. "Kalitatea eskeini behar zaie haur txikiei" azaldu du Alfredo Hoyelos, udal Haur Eskolen gerenteak "askotan pentsatu ohi da edozer gauzarekin konformatzen direla eta beraiendako eskaintzak sinplifikatzera jotzen dugu. Kalitate goreneko emankizunen aurrean duten erreakzio eta parte hartzea guztiz kontrakoa erakusten digute, horregatik detalle guztiak zaintzen dituzten ikuskizunak programatu ditugu".

 

Vox Txikia Haur txikiendako lehendabiziko jaialdia urtarrila bitartean luzatuko da. Programa zehatza eta informazio guztia, pamplonaescultura.es web gunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!