Iruñeko parke eta zonalde berdeen gaineko udal ordenantza eskatu du Izquierda Ezkerrak

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 30a, 13:54

Lau ordenantza proposamen aurkeztu ditu Izquierda Ezkerrako zinegotziak, zonalde berde eta hiriko zuhaitzen zaintza eta babeserako. Orain arte, Iruñeko parkeen planifikazio eta mantentza inolako araudirik gabe egin da, teknikari eta zinegotzien erabakien menpean. Edurne Eginok dio, badela ordua gaia arautzeko.

Parke berriak egiterakoan beren mantentzea planifikatu, edozein parkeren ondoan obrak egiten badira belardiak eta zuhaitzak nola babestu edo ta orain arteko diskrezionalidadea sahiesteko neurriak eskatzen ditu Eginok.

Proposatutako ordenantza, 2013tik dabil dantzan oposizioak garaiko UPNren gobernuari proposatu zitzaionetik. Enrique Maiaren taldeak ez zuen onartu ordea. 2015ko aldaketarako akordio programatikoan sartu egin zen zonalde berde, parke eta zuhaitzen gaineko ordenantza egitearen beharra. Eginok, puntu honi heldu eta adostutakoa betetzeko eskatu egin du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!