Estatuko LGTBI topaketak Iruñean

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 29a, 14:13

Azaroaren 9tik 11ra bitartean estatu osoko LGTBI talde eta eragileak elkartuko dira Baluarten, kolektiboak egiten dituen 30. topaketetan. Iruñean eta Nafarroan berdintasunaren alde gizarteak eta instituzioek egindako lanaren aitortza da jardunaldi hauek antolatzeko aukera izatea.

Kolektiboak haurnasketa, lan amankomuna eta proposamenak landuko ditu Iruñean. Hiriko LGTBI mugimendurako, egindako lanaren aitortza dira jardunaldi hauek, azken urteotan Bartzelona eta Madrilez gain, Iruñea ere LGTBI mugimenduaren erreferente bihurtu baita. Eragileen lana eta borrokaz gain, azken legegintzaldian, instituzioen babes eta sostengu osoa du LGTBI kolektiboak. Joseba Asiron alkateak, harro egoteko moduko aitortza dela adierazi du.

Azaroaren 9an hasiko dira jardunaldiak Baluarten, Madrilgo udaleko Teresa Maldonadoren hitzaldiarekin aniztasun politikei buruzko solasaldiarekin. Haren ostean eta hiru egunez, Nafarroan egindako legeaz eta harreta guneetaz, indarkeriari buruz, ikusgarritasunari buruz eta baita lan arloan LGTBfobia kasuen aurrean erantzuteko moduei buruz hausnartu, solastu eta aurrera begira jarriko da LGTBI kolektiboa. Izen ematea jadanik zabalik dago encuentroslgtbpamplona.com web gunean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!