Iruñeko harresien inguruko eraikinak zaharkituta daude eta zaharberritzeko, hauek eraitsi eta berriak eraikitzea besterik ez dago. Iruñeko udalak egindako ikerketaren ondorioa da erabakia. 2019an Descalzos kaleko 33. zenbakiarekin hasiko da zaharberritze plan hau, haren atzetik joanen da Eslaba eta Jarauta kaleen artean dagoen eraikina. 18 etxebizitza berri eginen dituzte horrela, egungo teknologia eta irisgarritasun irizpideak erabilita.
Joxe Abaurrea zinegotziak azpimarratu du horrelako ekimenak bide publikotik egin izanak, alde batetik espekulazioa saiesteko eta bestetik, alde zaharrean jadanik bizi diren bizilagunak auzoan bertan mantentzeko erraztasunak emateko.