Alde zaharrean eta bi zabalguneetan pilatzen dira Iruñeko baliabide sozial eta kulturalen egoitza gehienak, bertan baitira elkarte kultural, Gobernuz kanpoko taldeak, alderdiak, kolektiboak,…logikoa denez Erripagaina eta Buztintxuriko auzo berriek oraindik beren sare soziala eraiki gabe dute. Kezkatzekoa Etxabakoitzek duen eskaintza txikia. Herraminta hau erabilita, neurriak hartu ahalko ditu udalak, auzoz auzo, sareak, elkarteak, eragile berriak sortu ahal izateko.