Aranzadiko meandroan, 150.000 metro koadrotan, bioaniztasun espazioa, ingurumen heziketa, ekonomia zirkularra eta ikerketarako gunea uztartuko dira. Horretarako, bigarren faseko lanak egiteko lizitazioa aterako du Udalak.
Lau espazio berri sortzea da asmoa:
- Naturgune bat, haurrentzako bereziki prestatua, frontoia izanen duena eta igerilekuetatik hurbil izanen dena.
- Ingurumen hezkuntzarako erreferente izanen den tokia, eta artea Arraizatarren eraikinean garatuko dena.
- Agroekologia, ekonomia zirkularra eta animaliaz osatuko den baserria hartuko duen tokia. Ikerketarako gunea ere izanen da.
- Baratzea eta txakurrentzako gune bat ere izanen dira.
Hiru kontzeptu nagusi sustatu nahi dituzte fase berri honetan: jasangarritasunari dagokion tokia ematea, tradiziozko erabilerei lekua ematea eta ekonomia zirkularra bultzatzea. 3,1 milioi euroko inbertsioa aurreikusi dituzte eta lortuko dena da, mantentze lanak ere txikitzea etorkizunari begira: 160.000 euro gutxiago beharko dira urtero mantentze-lanetarako.
Espazio horren kudeaketa bi oinarri nagusitan izanen da: bizilagunen parte hartzearen bidez eta nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, baratzeen bidez, artearen bidez zein ingurumen hezkuntzarekin.
Herritarrei egitasmo berriaren inguruko informazioa helarazi nahi diete eta horretarako, besteak beste, azaroaren 13an bilera eginen dute Gurbindo Etxean 18:00etan.