Nafarroako Ogasunak miaketa egin du Mercairuñan

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 25a, 19:20

Argazkia: Mercairuña

Fruta eta barazkien salerosketetan emandako iruzur fiskalaren aurkako akzioa da. 

 

Iruñeko Agustinos industriagunean Mercairuña enpresak dituen hainbat lokal miatu ditu Nafarroako Ogasunak gaur goizean. Carpo operazioaren barne egin du miaketa, Zerga Administrazioko Espainiako Agentziarekin batera. Fruta eta barazkien salerosketeetan egon daiteekn iruzur fiskala aztertzen ari dira. 

Foruzaingoaren laguntzaz egin dute miaketa. Informazio aztertu, kopiatu eta zenbait material konfiskatu dute. Istilurik gabe jazo da miaketa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!