Gutxienez sei lagun atxilotu dituzte Iruñean, desobedientzia leporatuta, ahotsa.info-k jakitera eman duenez. Lagunetako bat Alde Zaharrean atxilotu dute; bestek bi, berriz, Arrotxapean. Iruñeko Udaltzaingoak eta Polizia Nazionalak egin omen dituzte atxiloketak, epaile batek hala aginduta. Dirudienez, aurtengo sanferminetako txupinazoan izandako liskar batekin lotuta egin dituzte atxiloketok.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!