Haizea Zamora Munduko Pilota Txapelketan parte hartzen ari da Bartzelonan

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 18a, 20:08

Haizea Zamora iruindarra eta Iruñean bizi den Elena Agulló kanariarra dira Nafarroako ordezkariak, emakumeen atalean, aste honetan jokatzen ari den txapelketan. 

Urriaren 15etik 21era Munduko Txapelketako tituluaren bila ditugu pilotari nafarrak.Hain zuzen ere Bartzelonan lehiatzen ari da eta han Haizea Zamora, trinketeko binakako paleta goma diziplinan estreinatu da Elena Agulló bikotekidearekin. Berarekin egin du solas Mikel Nabarrok 'Kirol txiki, esfortzu handi' tartean. 

 

Honekin batera asteburuko emaitzen berri eta agenda ekarri dizikigu Nabarrok. 

Saskibaloian, bi jardunaldi jokatu ditu Ardoik bigarren mailan eta biak irabazi ditu. Azkena, etxean zale zizurtarren aurrean  Adba hirurogeita sei – berrogeita hemesortzi irabaziz. Liga honetan soilik hiru taldek irabazi dituzte bi partiduak eta honetariko bat, gure neska nafarrena.Hirugarrenak dira Zaragoza eta Celtaren atzean.

 

Eskubaloian ordez, albiste txarrak nagusiak Zaragozan Gurpea Beti Onak 32-27 galdu zuelako, Lagunak ere 10 golako porrota jaso zuen Logroñon eta Loyolak ere galdu zuen 30-24 San Adrianen aurka. 5 jardunaldi jokatu eta gero, Beti Onak zazpigarren, Lagunak hamargarren eta Loyola hamairugarren dira 14 taldeko multzo honetan.

 

Iaz izotz-hockeytaz ere hitz egin genuen Uharteko Izotz Klubako neskak ligako txapeldunordeak izan zirelako ba aurten garaipenaren bidetik doaz ere eta joan zen asteburuan Granada Grizzlies 7-8 irabazi zuten bere etxean. Eta gainera gero kontatuko dugu agendari begira haiek protagonizatuko duten partidua.

 

Emakumezko Zelaiko futbolan bigarren mailako hiru talde nafarrek irabazi zuten.

 

C.A. Osasuna 1 C.D. Aurrera 0 eta laugarrenak dira liderrek puntu berdinak izaten

Oiartzun K.E. 0 Mulier FCN 2 lehendabiziko garaipena lortuz eta mantentzeko postuetan dagoen Bizkerrek puntu berdinak ditu (3)

C.D.A. Revellín 0 Berriozar CF 3, 6 puntu ditu eta pixka bat lasaiago dabil.

 

Banakako kiroletan

 

Judoan, Espainiako Superkopa Absolutua lehiatua izan zen Mendillorriko trinketen eta Ibai Gracia Garijo judoka nafarrak irabazi zuen hirurogeita hamairu kilo baino gutxiagoko kategorian. Enrique Frances Lopezek ere paper ona egin zuen hirugarren izanez hirurogeita hamasei kilo baino gutxiagokoan eta Ruben Juanto Iriarte hirugarren ere ehun kilo baino gutxiagoko lehian.

Etxetik kanpo digugunen artean Maria AsurmendikEspainiako Superkopa irabazi zuenbere Perfumerías Avenida saskibaloi taldearekin. Bere palmaresa ikusita, argi dago betiko Nafarroako jokalaririk onena dela.

 

AGENDA 

Uharte Izotz Kluba – Majadahonda larunbatean 21:30ean Itaroa Izotz jauregian edota telebistan Navarra Televisionen igandean arratsaldean.

Erlazionatuak

Haizea Zamora, pilotaria

Euskalerria Irratia 2018 urr 18 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!