Angel Mariezkurrena ekimen honen antolatzailea da eta berak horrela laburbiltzen du Iruñea Kantuan saioaren helburua:"Ikus-entzuleen partehartze aktiboa bultzatzea". Besteak beste, emanaldian hainbat musikari entzutetsuk parte hartuko dute: Txema Garces, Aitor Furundarena, Juantxo Zeberio, Asier Oleaga, Franzisko Herrero edo Joxerra Mitxelena; gainera, Doneztebeko Abesbatza, Menditarrak, Mahi inguruko taldea, Sarrigurengo Joakin Lizarraga eskola publikoko ikasleak ere arituko dira, hala nola Xabier Euzkitze, Maria Amolategi, Kepa Junkera, Sonakay, Juanpa Agirre, Estitxu Pinatxo, Jaione Olazabal eta Maddalen Arzallus abeslariak, eta Doneztebeko eta Leitzako Dantzariak.