Munduko 12 hizkuntza gutxitutako bisita izan du gaur Euskalerria Irratiak. Garabide elkarteak antolaturiko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu ikastaroan parte hartzen ari dira aktibistak, eta bisitan Iruñerriko irratiaren funtzionamendua barrutik ezagutzeko aukera izan dute. Guztira 20 ekintzaile, 14 emakume eta 6 gizon, hizkuntza gutxituen esperientzia truketik edan eta bueltakoan euren komunitateetan proiektu bana martxan jartzeko prest.
- Guatemalako kaqchikel, kitxe eta ketxiak
- Mexikoko yukatango maiak eta nahuatlak
- Kolonbiako nasak
- Ekuadorreko kitxuak
- Boliviako guaraniak
- Brasilgo kashinawak
- Wallmapuko maputxeak
- Kurdistaneko kurduak
- Afrika iparraldeko amazighak
Irailaren 24tik abenduaren 14ra bitartean luzatuko da egiten ari diren formazioa. 300 klase ordutik gora izango dituzte, 20 bisita didaktiko euskararen biziberritzearen protagonistak bertatik-bertara ezagutzeko eta beste 21 sentsibilizazio ekintza herriz-herrikako biran (hitzaldiak, proiekzioak, erakusketak…).
Zorion agurrak
Irratia zoriondu nahi izan dute hainbatek, irratiaren 30. urteurrenarengatik, eta mezu hauek utzi dituzte: