Bizikleta, leku batetik bestera mugitzeko baliagarria den ibilgailu gisara kontuan hartzea da Iruñeko Udalaren xede nagusia. Horretarako, Bizikletentzako seguruak izanen diren eta alde batetik bestera mugitzeko baliagarriak izanen diren bideak sortuko dituzte. 128 kilometroko sarea sortzea da helburua. Harata, 2022an iruindarrek ehun metrora izanen dute bizikletaz mugitzeko aukera emanen dion bide horietako bat.
Hiru bide mota aurreikusi dituzte bizikletentzako:
- Lehena, Metropoli Barrutia sortuko luketena da. Auzoen arteko lotura eginen du baina baita Iruñerriko hiriekin ere. Luzeenak lirateke hauek eta ahalik eta zuzenenak, azkartasuna ere ziurtatzeko.
- Bigarrena, Hurbil dauden tokien sarea izanen da. Auzoak batuko ditu eta auzo bakoitzaren barruan ibiltzeko aukera emanen du.
- Bizikletaz ibiltzeko aukera eskaintzen duten kaleak lirateke.
Internet bidezko galdeketa egin dute 1.000 herritarren artean eta %77ak beharrezko ikusten du bizikletentzako azpiegiturak sortzea. Hala, horiek dira diotenak segurtasun gehiagorekin ibiliko zirela maizago bizikletan .