Sei izan dira zaurituta ospitalera eraman dituzten bizilagunak bart sute bat izan ondoren etxebizitza batean. Alde Zaharreko Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan sortu da sua. Ke mardula eta sugarrak kaletik ikusi zitezkeen. Suhiltzaileak behar izan dituzte dena itzali ahal izateko. Sei bizilagunetatik lau arin daude kea arnastu ondoren (horietako bat Udaltzaina izan da, lehena iritsi dena etxebizitza husten laguntzerakoan kea arnastuta gaizki sentitu dena).
Lehenengo solairuko etxebizitzan sortu da kea zehazki. Bertan ziren 50 urteko emakume bat eta 47 urteko gizona. Biak Zainketa Intentsiboetako Unitatean izan dira, emakumea gainera Bilbora eraman dute erredura larriak dituelako.