'Black is Beltza' filma ikusgai bihar, Golem Baionan

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 9a, 07:59
Toko-Toko eta Braulia.

Fermin Muguruzak zuzendutako animaziozko pelikula Iruñean emanen dute bihar 19:00etan. Toko-Toko eta Braulia erraldoiak ere izanen dira. 

Toko-Toko eta Braulia erraldoi beltzak dira Black is Beltza animaziozko pelikuraren protagonistetako bi. Fermin Muguruzaren zuzendaritzapean bi erraldoien istorioa jaso du filmean: 1965ean erraldoien konpartsak New Yorken desfilatzeko aukera izan zuen, baina, erraldoi beltzei betoa jarri zieten eta ezin izan ziren gainontzekoekin atera. Horixe du abiapuntu animaziozko filmak. Bihar izanen da ikusgai Golem Baiona zinematokietan 19:00etatik aurrera 4,10 euroren truke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!