Iruñea, zerura hurrengoa
Urriaren lehenengo astean ospatzen da, eta horren karietara, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Nafar Ateneoarekin batera, bi bisita gidatu antolatu ditu ostegun arratsalderako. Elkargoak Iruñeko Armada Etorbidearen 2. zenbakiko 7. solairuan du egoitza eta handik ikusten diren hiriaren iksupegiak esakini nahi di hiritarrei. Euskarazko bisitaldia 18:00etan izanen da eta gidaria Javier Barkos arkitektoa izanen da.
Tokia talaia ezin ederragoa da, hortik Iruñea eta Iruñerri osoko ikuspegi panoramiko xarmanagarria gozatzen delako. Bertatik, besteak beste, Gotorlekua, Parlamentua, Baluarte, Autobus Geltokia, Ezkaba, baita Iruñaren auzo anitz ere ikusten dira: Zabalgunea, Alde Zaharra, Donibane, Iturrama, Arrosadia… Gainera, eraikin eta toki esanguratsuenak ikusteko aukera ere bada, egoitzaren perimetro osoa, 360 gradu, hartzen duen behatoki babestuari esker.
Izena eman behar da urriaren 4ra bitartean (Ateneokoak ez direnek) 948 27 53 02 telefonora deituz edo email bat bidaliz (ateneo@ateneonavarro.es)
Bisitan talde bakoitzeko 30 lagun onartuko dira gehienez.