Duela urte eta erdi Aritz Branton itzultzailea eta euskaltzaleak abian jarri zuen Booktegi.eus atari digitala. Euskarazko liburuak dohan eskaintzen dituen plataforma da hau. Honetaz gain, audio liburuak eta elkarrizketak aurki daitezke bertan. Irakurleentzako ez ezik, egileentzako ere tokia da Booktegi.eus bertan haien lana argitaratzeko aukera eskaintzen baitzaie.
Hori da, hain zuzen ere, Eneko Aizpuruak hautatu duen bidea bere azken lana plazaratzeko: (Euskal) haluzinazio bat. Testu hau duela urte bete Herbeeretako Frisia eskualdean idatzi zuen, "Beste hitzak–Other Words" proiektuaren baitan. Donostia Kulturak parte hartzen du nazioarte mailako ekimen honetan eta Aizpurua hautatu zuten euskal ordezkari gisa han lau hilabeteko egonaldia egiteko.
Urriaren 4an, 19.00etan Katakraken eginen den emanaldi-hitzaldian Ventura Ruiz aktoreak lan berriaren zenbait pasarte irakurriko ditu.