Hemezortzigarren ageri da Iruñea elikagaien erosketa egiterako garaian egindako ikerketan. Hiririk garestiena jakiz saskia betetzeko Getxo (Bizkaia) da Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteak egindako ikerketa lanaren emaitzaren arabera eta merkeena Jerez de la Frontera (Cadiz, Espainia). 242 produktu aztertu dituzte: elikagai freskoak, marka txuriko artikuluak eta beste. 1.176 saltokitan aritu dira lan hori eginez eta datuek argitu dute Iruñea garestienen artean 18. dagoela.
Iruñean hemezortzi saltokitan aritu dira prezioak begiratzen. 118ko puntuazioa jaso dute (berbera lortu dute Santanderrek, Lleidak, teruel, leon Toledo, badajoz, Malaga eta Kordoba, guztiak Espainian). Hala, Irulean egindako ikerlanaren emaitzaren arabera 118 puntutik behera gelditu dira bederatzi saltoki: Arrotxapeko AlCampo, Sanduzelaiko Mercadona, Antsoaingo Mercadona, Barañaingo Carrefour, Dia Maxi, Eroski, E.Leclerc, Eroski City eta Dia Market.