Hiru sortzaileak batu dira BAS(H)OAN, Iparrameriketako Robbie Basho (1940-1986) gitarjotzaile akustiko aitzindariaren lana zein pentsamenduari loturiko kotzertu batean, esperimentaziotik bide berriak proposatuz. Musika komunikatzeko lengoaia unibertsal eta bateratzaile gisa ulerturik, ezohiko teknikak, afinazio irekiak eta eskala bereziak erabiltzen dituzte, mendebaldeko konposizioa eta bluesaren ukitua duten solasaldi musikatuak osatzeko. Ezinbestean harrapatzen gaituzten kantuen hitzek Itxaro Borda dute idazle. Jakinminak gidaturiko sortze prozesuen originaltasunaz, musikaren energia elikagai bilakatzea lortzen du hirukoteak. Beñat eta Julen Axiari baxenafarrak aita-semeak dira, biak musika proiektu berritzaileen sustatzaileak, folk musika kontestuetan inprobisazioa lantzen duen abeslaria aita, eta perkusio-jolea eta abeslaria semea, jazza euskal eta afrikar musikarekin fusionatzen duena. Joseba Irazoki beratarra gitarra-jotzaile eta musikaria da, eskarmentu handikoa; experimentazio mota guztietarako beti prest.
FITXA ARTISTIKOA Beñat Achiary (ahotsak), Joseba Irazoki (gitarrak, txistua, ahotsak, txarangoa, kora) Julen Axiari (bateria, ahotsak, perkusioa, tttunttuna), Miguel Artieda (baxu elektrikoa)