Proportzionaltasuna eskatzen dute bizikletaren gainean doazen herritarrek. Motordun ibilgailu batean joatea bezainbesteko isuna ezartzen zaie motorrik ez duten bizikletetan joaten direnei. Hori "gehiegizkoa eta logikarik gabea" dela salatu dute bizikletaren aldeko kolektibo zenbaitek. "Arau-hausterik eragiten badu bizikletaren gainean doanak zigorra jaso beharko du, bai, baina proportzionala behar du izan. Ez du arrisku bera eragiten bizikleta batek edota motordun auto batek", adierazi dute.
Aurten 17 lagunek jasan dute 500 eta 1.000 euro arteko isuna bizikletaren gainean edanda joateagatik. Iruñean izan dira kasu horiek guztiak. Motordun ibilgailuan doanaren tasa berak eragiten du isuna bizikletaren gainean doanarentzat ere: 0,25 mg arnas litro bakoitzeko.
Aurikularrekin ere ezin bizikleta gainean joan
200 euroko isuna izan dezake bizikletan aurikularrak jarrita doanak. Udaltzaingoak egindako azken kanpainan hamar laguni jarri zien isuna musika entzuten joateagatik bizikletaren gainean. Kanpaina horretan berean, 4.605 autori ere egin zitzaien jarraimendua eta 31 gidariri isuna jarri zieten gidatzen zirelarik telefonoan ere bazindoazelako.