Ikasturtea astelehenean abiatuko dute Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialean. 4.275 plaza eskaintzen dira aurten 171 taldetan banatuta. Alemaniera, Frantsesa, Ingelesa, Italiera eta Euskara dituzte aukeren artean, eta sail ofizialetik kanpo baita Chinera, Japoniera eta Gaztelania ere. Lehenengoz B2 mailatan ingelesean eta euskaran eskola semi-presentzialak eskainiko dira.
41. ikasturteari emanen diote hasiera astelehenean, baina hori baino lehenago aste honetan bertan, asteazkenean, Hizkuntzen Europako eguna ospatuko dute. Hizkuntza guztiekin hartu-emana izateko 20 minutuko eskolak eskainiko dituzte.
Oraindik ere plaza libreetan izen emanen ahalko da: asteazkenean izanen dute aukera hirugarren aldiz ikas-maila bera errepikatuko dutenek eta gainerakoek ostiralean. Hizkuntza Eskolako webgunean aurkituko duzue informazio guztia.