Urtebete barru Legeak aginduta txorrotako ura doan eskaini beharko dute tabernek. Egun, hala egiten dute askok baina oraindik %10ak plastikozko botilakoa ematen die aukeran kontsumitzaileei. Iratxe kontsumitzaileen elkarteak 30 taberna bisitatu ditu ikerketa egin ahal izateko: hiru tabernatan ez zioten bezeroari txorrotako ura eskaini hala eskatu bazuen ere; botilako ura eskaini ziezaioketela esan zioten bezeroari eta zegokiona ordaintzeko eskatu zioten. Hori dena dela salbuespena dela esan du kontsumitzaileen elkarteak eta gogoan izan du duela urte batzuk tabernen %40 zirela botilako ura eskaintzen zutenak.
Nafarroan joan den ekainaren 22an onartu zen Hondakinen Foru Legea eta bertan jasotzen da tabernek txorrotako ura eskaini beharko dietela bezeroei pitxerrean. 2019ko ekainaren 23tik aurrera izanen da abian legea.