Izquierda-Ezkerrak egin bezala, Aranzadik ere iragarri du utzi eginen dituela Iruñeko Udalean gobernu taldeko ardura guztiak: udal gobernuko batzarra, auzo-zinegotzi izatea eta mugikortasuneko batzarra. Koherentziaz jokatu nahi dute eta Joseba Asiron alkateak uztailean albo batera utzi ondoren, erabaki dute, programaren gaineko akordioa kanpotik babestuko dutela eta ez besterik. 2019rako aurrekontuak baldintzekin babestuko dute: aldaketa sakontzeko balioko badute emanen diote bakarrik babesa.
Aldaketa, uste du Aranzadik ez dela gai izan eliteen pribilegioak zalantzan jartzeko eta beste zenbait arlotan ere aldaketa lasaiegiaren alde egin dute EH Bilduk eta Geroa Baik. Aranzadik ez du bere burua udal gobernu barruan ikusten ezta oposizioarekin ere.